XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña, seguru asko, artzai zebiltzanean edo mendiko txaboletan.

Beste mutiko baten galdera: - Bertsolari batzuk euskera batuan kantatzen dute, ta besteak lengo era zarrean.

Ori nola?.

Nere erantzuna: - Bertsolariak, ia oraintxe arte, nork bere erriko izkuntzan kantatu degu, ta guk ala jarraitzeko asmoak ditugu.

Batu ori atzo goizekoa da.

Ez nere gustokoa, gañera, emen dabillen trikillu-saltsa.

Euskaldunik ez da izango batuaren kontra dagonik.

Baña, jaunak, batua euskerarekin egin bear da; ez beste edozein izkuntzekin, euskeraren arrobian naiko arri dagon bitartean.

Adibidez: batu-zaleak orain bulegoa esaten dute, ofizina adierazteko.

Lengoa kastellanoa; oraingoa, berriz, prantzesa.

Nere iritzi apalean, idazkaritza, idazlekua edo orrelako zerbait bear luke.

Modu ontako adibide asko jarri litezke; baña uste det naiko garbi dagola.

Mitxelena`k ere bota zitun bere iritzi batzuk da oso pozik erten ziran mutikoak; eta gu ere bai.